- Norentzako den idaztea falta zaizu
POLTSA | GORA BORROKA FEMINISTA BELTZA
12,00€
Badira oihu batzuk ez direnak soilik hitzak. Jarrera dira. Konpromisoa dira. Eta hau horietako bat da.
Tote bag honek “Gora Borroka Feminista” darama aurrean, letra morez idatzita. Diseinu garbia baina mezuz betea: kalean, unibertsitatean, lanean edo erosketak egiterakoan… momentu oro borroka bizirik dagoela eta denon artean egin behar dugula gogorarazteko.
Baina ez da edozein poltsa. Material zurrunekoa eta sendoa da, 240 gramoetako kotoi organikoz egina. Kalitate handiko ehuna, iraunkorra eta erresistentea, eguneroko erabilerari aurre egiteko prestatua. Gainera, behealdean fuellea (zabalgarria) du, eta horri esker edukiera handiagoa eta moldagarritasun ezin hobea eskaintzen du zure gauzatsuak ahalik eta hoberen eramateko.
Eroso eta praktikoa, pisua ondo eusten duena eta forma mantentzen duena. Baina batez ere, esanahia duelako berezia. Ez da tote bag bat bakarrik; aldarrikapen bat da. Zurea. Gurea.
Oparitzeko aproposa (edo zeure buruari oparitzeko).
Eraman, sentitu eta zabaldu mezua.
– %100 kotoi organikoa
– 270 g/m² lodia eta zurruna
– Behekaldea zalabagoa da (fuellea du)
– Neurria: 38 x 42 x 9cm
8 in stock






