ESKOLA AGENDA 2025-2026
17,95€
Bostgarren urtez, aurten ere sorpresa agenda diseinatu eta sortu dugu. Noski, 2025-2026 ikasturteko agenda euskaraz egin dugu, betiko moduan pegatina eta guzti! Portadan esaldi polit bat: Gaur ere eguzkia aterako da.
Aurten ere, portadak estanpazio berezia du, baita erregela polit bat ere.
Urteko plan guztiak apuntatzeko balioko dizu, eta gainera, extraz betea dago. Zeintzuk diren jakin nahi?
- – Eskola agenda (irailetik abuztura)
- – Hilero portada ezberdin bat, hileko egutegi eta egitekoekin
- – Aste bat bi orrialdeko
- – Euskal Herriko jaiegunak herrialdeka banatuta
- – Egun bereziak ilustrazio eta esaldiz lagunduta
- – 2025 – 2026 egutegia
- – 2025 – 2026 plangintza egutegia
- – 2026 – 2027 plangintza egutegia
- – 3 ordutegi ezberdin
- ———
- – Liburuak, filmak, abestiak, webguneak… apuntatzeko orria
- – Koloreztatzeko egutegia (hilerokoarentzako, migrainak apuntatzeko…)
- – Pegatinadun bi orrialde
- – Koadrodun eta lerrodun oharretarako orriak
- ———
- – A5 neurria (15×21 cm)
- – Wire-o zuridun enkuadernazioa
- – 158 orrialde, 90gr-ko offset paperean
- – Tapa gogorrak
- – Erregela orri markatzailea